XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ain zuzenik ere Lurbira zabaleko paraje guzietatik, bai, eskeñi izan zaio gure Erregiñari gizaldiz-gizaldi maitasunezko lore-sorta usaintsu-zoragarriena, euskal-seme on bakoitzeko lore bat daramakiola.
A ze maitasun-sorta paregabea, Ama-semeen arteko auxe, munduz-mundu, itxaso ta legor.
V - Kofradia'ren leñargia.Jaiera orren eragille edo indar-emalle zeintzuk izan, diran galdetuko ba'zenida, arrazoi-begi auetxek eman bearko nizkizuke, Birjina bera lenbizikotzat utzita: prantzisko, tarren ugaritasuna ta indarra, OnaJiko Kofradiaren leñargia edo aundikitasuna, Arantzazuko elizkizunen lilluragarria, ta ango abeslarien bikaintasun eta izen aundia.
Gatozen Oñatiko
Zerbait badare, lengoz gañera.
Ikusia degu Kofradi ori Arantzazura galtzara irikitzen.
Kondearen aurrerako, Kofradiak etzun erakusten asmo ta elburu auxe baizik: Imajiña berriaren jaiera erreztu ta geitu.
Erakustez ori bakarrik.
Baño izatez Oñatiko erria bera zan, kofradi-izenpean, an zebillena, Kondearen morrontza astindu ta bere buruaz jabetu nairik.
Argatik, e'tzeukaten naitare anaidi artan sartzerik kondearen maizter eta zorduruak.
Nai bai baña ezin.